Gure jatorria Euskal Herritik dator, Bilbotik hain zuzen ere, non tradizioa eta modernitatea batzen diren diseinu, arte eta arkitektura gune paregabe bat sortzeko. Gure formazio akademikoa Madrilgo Arkitekturako Eskolan (ETSAM) garatu da. Bertan, arkitektura ulertzeko modu desberdinekiko sentsibilitatea eta irekitasuna forma hartu dute.
Arkitekturako estudio ezberdinetan (Madrilen zein Bilbon) lan egin ondoren, proiektu arkitektoniko baten prozesua ulertzeko beharrezko ezagutza eskuratu dugu. Horrela sortu egin da IRU·DI, diseinuarekiko eta arkitekturarekiko dugun interesa eta konpromisoa garatzeko bidea bilatuz eta, horrela, zure proiektuak ahalik eta ondoen irudikatu ahal izateko.
Gure esperientzian zehar lanean, 3D modelaketaren, BIM garapenaren, renderizazioaren eta animazioaren munduan espezializatu gara. Teknologiarekin eta prozesu arkitektonikoaren bilakaerarekin konprometituta gaude, proiektu bat irudikatzeko modu azkarrago eta hobeak planteatzeko helburuarekin.
Konposizio formalean zein kromatikoan, testuretan eta xehetasun txikietan jartzen dugu arreta, irudi erakargarri eta iradokitzaileak sortzeko helburuarekin. Gure helburua edertasuna eta ordena lortzea da, ez interes hutsal batekin, baizik eta irudiak eta, beraz, arkitektura inspiratzailea eta oroigarria sortzeko sinesmenetik, gure ingurunea leku bizigarriagoa izan dadin.
Galderarik baduzu? Edozein zalantza argitzeko prest gaude beti baita proiektu berriak, sormen-aukerak ta lankidetze-formatuak partekatzeko ere. Kompromisorik gabe hitz egin dezakegu.