GURE LAN-FLUXUA
PAUSOZ PAUSO
ZURE BEHARRAK LEHENENGO
Eskaintzen dugun lan-prozesua eta serbitzuak
Gure lan-fluxua gure lan urteetan garatutako oinarrizko prozesu batez zehaztuta dago. Prozesu honen printzipioa proiektu baten irudikapena eraginkorra izatea da, elkarlanean aritu garen estudioekin eta bezeroekin izandako esperientzian leunduta. Hala ere, zerbitzu partzial bat ere eskaintzen dugu, prozesuaren zati bakar bat izaten bada zure beharra.
1. 3D MODELATZE + BIM AHOLKULARITZA
Proiektuaren 2D dokumentazio grafikoa lortu ondoren (planoak, sekzioak, zirriborroak, etab.), proiektua modelatzen hasiko gara, beharrezko informazio grafikoa lortzeko erabiliko den 3Da sortzeko. Lehen fase honetan, proiektua irekita jarraitzen bada, proiektua definitzeko diseinu-aukera eta aldaerak garatzeko aukera eskaintzen dugu. Gainera, BIM zerbitzu bat eskaintzen dugu, bezeroaren proiektuak BIM estandarrez garatuz, era guztietako informazioa lortzeko 3D modelo inteligente bat sortuz.
2. IKUSPUNTUAK + ESTILISTIKO TA ARGI ERREFERENTZIAK
3D ereduko geometria printzipala amaitu ondoren, irudikatuko diren espazioak hautatzen dira, baita argiztapen eta estilo erreferentziak ere, proiektua adierazitako bidetik garatzen laguntzeko. Hainbat irudi eskainiko dira, hainbat enkoadraketa eta ingurugirorekin, amaierako ikuspuntuak aukeratzeko, eguneko momentua eta behar den klimatologia hautatuta.
3. ESZENA-KONPOSIZIOA + MATERIALAK ETA TESTURAK
Ikuspuntuak eta argiztapen-alderdiak aukeratu ondoren, gainazalen materialtasuna eta testurak definituko dira. Material desberdinen eta konbinazio kromatikoen konparazio-probak egiteko aukera eskaintzen dugu. Gainera, konposizioa itxiko duten eszenako ingurumen-elementuak ezarriko dira, hala nola pertsonak, landaredia edo altzari bereziak. Ateratako irudiak bidali egingo dira eta bezeroak azken konposizioa lortzeko beharrezko zuzenketak egingo ditu.
4. POSTPRODUKZIOA + AZKEN ZUZENKETAK
Zuzenketak egin eta azken konposizioa itxi ondoren, postprodukzio-prozesuan sartuko gara, eta bertan azken ukituak gehituko dira. Bezeroak azken iradokizunak proposatuko ditu, eta azken xehetasunak eta azken efektuak (argiztapena, islatzaileak, ingurumenekoak, etab.) sartuko dira, eta azken irudia lortuko da..
5. DOKUMENTAZIO GRAFIKO GEHIGARRIA
Irudi fotoerrealistez gain, hasierako 3D modelutik dokumentazio grafiko gehigarria lortzeko aukera eskaintzen dugu, hala nola bideoak eta animazioak, tour birtualak eta azalpen-diagramak. Gure helburu nagusia da behar den informazioa sortzea, zure proiektuak ahalik eta ondoen irudikatu eta transmiti daitezen.